XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deskribapena Hasieran txapela ia esferikoa da, gero ganbila eta zabalki konkorduna, 6-10 zm.zko diametrokoa.

Txapelaren azala lehorra, zuri kolore eta beltz koloreko milaka zuntzeko ezkataz orrazturik dago, zuri koloreko hondotik nabarmengarriak, txapelaren erdirantz trinkoagoak, gris kolorea hartuz, igurtzean hori kolorea hartzen du.

Hanka, beste espeziena baino lerdenagoa da, txapelaren diametroa baino luzeagoa, zkoa, zilindriko eta leunki zinbelatua, zuri eta hori kolorez igurtzean, goiko herenean kotoikareko ertzeko eraztun bat duela, txapelatik aiseki aldengarria.

Orri fino eta hestuak, hankatik aske, hasieran zuri kolorekoak, gero arrosa eta azkenean, esporek eragina, marroi-purpura kolorekoak.

Mami trinkoa, ez lodiegia, zuri eta ebakitzean hori kolorekoa, usain gogor eta kiratsa, tinta edo iodo usain antzekoa, behatzez igurtzean guztiz nabarmengarria, zaporea ere ez atsegina.

Espora-jalkin marroi-purpura kolorekoa.

Mikroskopioa Basidio tetrasporikoak, espora txiki eta elipse formakoak eratzen dituztenak, orma leun eta mikroskopiotik marroi kolorekoak, zkoak.

Ekologia Espezie arrunta, bi aurrekoak baino gutxiago.

Udazkenean fruktifikatzen du, asko ongarriztaturiko lorategietan edo abereak ibiliko larretan, barrengorria bezala eta honen gisan, sorgin-korroak eratzen ditu.

Espezie kideak A. xanthoderma onddoak morfologia, organoleptiko eta kimiko ezaugarri berberak ditu, bainan bere txapela zuri edo zuri-horixka da, gris koloreko ezkatarik gabe.

Egia esateko A. silvicola antzekoa da, bainan usaina kiratsa da, ez anisekoa, egostean nabarmengarriagoa izanik.

Bere horiztasun sakonaz Flavescens talde, Silvicola azpi-taldearen (170) zenbait espeziekin nahas gintezke, bainan bere usaina anisezkoa da eta inolaz ere kiratsa, esporak ere handiagoak dira.

Oharrak Beren zapore eta usain batere atseginagaitik, jatezinak dira.

Zenbaitek, nahiz eta usaina eta zaporea guztiz txarra izan, jan egiten du, beste zenbaitentzat sabelpeko eragozpen sortarazten dute, hobe da, beraz, toxikotzat jotzea, bere elikapena galeraziz.